ORIENTAZIOA bilaketarekin bat datozen irudiak

                                         ORIENTAZIO JARDUNALDIAK - BATXILERGOA 2019-2020

 

 

 

19/20-DIBERTSIFIAZIOKOAK GERNIKAN ETA BILBON

Urriaren 10ean, DBH3 eta DBH4ko Dibertsifikazio taldeetako ikasleak Gernikan izan ziren Juntetxea  eta Gernikako Arbola ikusten. Ondoren Mundaka, Gaztelugatxe eta Bilbao ezagutzeko aukera izan zuten. Guztira 21 ikasle eta lau irakasle izan ziren. Giro ederra eta eguraldi paregabea izan zuten.

 

IKUSI ARGAZKIAK

 

Industria eguna 2019

 

 

Atzo DBH 4.mailako ekintzailetzako ikasleekin irteera egin genuen, lehenengo HINE bisitatu genuen eta ondoren Kursalera joan ginen, Industriaren eguna antolatu zuen ADEGIK. Gipuzkoako 20 ikastetxeetako ikasleak elkartu ginen. Etorkizunean industrian dagoen beharra, emakumeen presentzia industrian, talde lanaren garrantzia... aipatu ziren besteak beste.

 


 

 

 

18-19 DBH1 ETA DBH2ko ikasleen IRTEERAK

Ekainaren 19an, ikasturteari amaiera emateko DBH1eko ikasleak VIANAra eta DBH2koak SENDA VIVAra joan ziren. Eguraldia lagun, egun ederra igaro zuten bai ikasleek eta baita irakasleek ere.

 

VIANA    SENDA VIVA 
       

18-19 DBH3ko ikasleak Sobronen

Kurtsoari amaiera emateko DBH3ko ikasleak irteera bat egin zuten Sobronera.


Argazkiak

 

18-19 EUSKAL DANTZAK

 

 

Ikasturteari amaiera emateko, gaur goizean, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek ikasturtean zehar ikasitako dantzak egin dituzte, DBH 1ekoek AURRESKUA eta DBH 2koek TXAPELUA, hain zuzen ere. 

Lehen saioa ikastetxeko patioan egin dute eta, jarraian, Beasaingo 3 gune ezberdinetan egin dute dantza: Udaletxe aurrean, Erauskin plazan eta Bideluze plazan.

Txistulari lanetan, berriz, DBH 2, DBH 3 eta Batxilergoko ikasleak aritu dira.

ZORIONAK denoi, emanaldi zoragarriagatik!

       
     

BESTE ARGAZKIAK

18-19 EUSKAL ABESTIRIK KUTTUNENA!

 

Gaur goizean, Loiazpen DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek “Euskal abestirik kuttunena” lehiaketaren II ekitaldian parte hartu dute. Lehiaketa honen helburua euskal abestiak ezagutu, ikasi eta abestuz ondo pasatzea da.

Lehiaketa egin aurretik ikasleek  lanketa bat egin dute, talde bakoitzak bere abestirik kutttunena aukeratzeko. Aukeraketa egin ondoren, koreografia prestatu dute eta, amaitzeko, ikastetxeko patioan talde bakoitzak bere abestia abestu eta dantzatu du.

DBH 1. mailan 1D taldeko ikasleek irabazi dute  Urtzen KAIXO  abestia abestuz eta dantzatuz eta DBH 2. mailan, berriz, 2I taldeko ikasleek Vendettaren HEMEN abestiarekin.

Dena den, maila bakoitzeko talde bat izan arren irabazle, aipatu behar da talde guztiek lan bikaina egin dutela gaurko ekitaldirako. Beraz, ZORIONAK talde guztiei!

 

BESTE ARGAZKIAK

18-19 Idoia Beratarbide ilustratzaileak eginiko kartelak

Hona hemen, maiatzaren 3an, DBH2ko ikasleek, beren buruak aurkezteko proposatu zituzten hitzetatik eta irudietatik abiatuz, Idoia Beratarbide ilustratzaileak sortu dituen irudiak. Irakurzaletasuna landuz, Idoiak liburu ilustratzaile gisa eta Maider Agirrek, Bihotzero eleberriaren egile gisa, ikasleei egin zieten aurkezpen-saioen emaitzak dira.

 

Zoragarriak benetan!!!

                          
     Argazkiak ikusi

18-19 DBH 3ko ikasleak Goierriko enpresak bisitatzen

DBH 3ko ikasleak Goierriko enpresa desberdinak bisitatzen ari dira Gizarte departamentuak antolatuta. Aukera polita da inguruko enpresa desberdinak ezagutzeko.

Argazkiak

 

18-19 DBH3ko ikasleek emandako kontzertua

18-19 BI IKASLE "COCA-COLA IDAZ-LEHIAKETAN" SARITUAK

 

Gure ikastetxeko bi ikaslek, YASMINA BIANCA FLESCHINEK eta ANE BARANDIARANEK, COCA-COLA idazlan-lehiaketan sariak jaso dituzte gaur eguerdian Bilboko Guggenheim museoan izan den ekitaldian.

 

  • Euskarazkoan ANE BARANDIARANEK 2. SARIA
  • Gaztelaniazkoan YASMINA BIANCA FLESCHINEK 1. SARIA

 

ZORIONAK bioi eta jarraitu horrelaxe idazten!

 

ARGAZKIAK

 

18-19 DBH 3.ko musikako ikasleen kontzertua Urbialden.

3 DBHko musika ikasleek Urbialde Eguneko egoitzan kontzertua eman dute.

 Esperientzia polita eta aberasgarria izan da, musikaren bidez momento atseginaz gozatzeaz gain egoitzako nagusien  eta ikasleen arteko  hartu emana primerakoa izan da.

Zuekin laster egoteko beste kontzertu bat prestatzen ari gara! 

Laster arte!


 

18-19 DBH 1 eta DBH 2ko ikasleak Errealeko neska jokalarien ongi etorrian!!!!!!

 

Gaur, Beasaingo plazan, eguerdiko 13:00etan,  Errealeko neskei giro ezin hobean  egin diete harrera.  Jokalarietako bat gure ikasle ohia da, ANE ETXEZARRETA, baina, ez du etortzerik izan, Pena!!!!


ZORIONAK NESKAK, segi horrelaxe!!!!


KLIKATU HEMEN BESTE ARGAZKIAK IKUSTEKO

18-19 Batxi 2ko iKT taldekoek Androiderako sortutako aplikazioa

Unibertsitatera edo goi maila bat ikastera joan behar diren ikasleei laguntzeko, androiderako aplikazio bat sortu dugu, IKTable aplikazioa aurtengo ikasleei informazioa errazteko eta kasu batzuetan beraien aukeraketetan laguntzeko sortua da.


Mugikorretik honako estekan klik eginez, aplikazioa mugikorrean instalatuko da eta ondoren erabiltzeko aukera izango duzue.


Edozein zalantza edota iradokizun badaukazue jarri egileetakoren batekin kontaktuan, mesedez.


Lagungarri izango zaizuelakoan gaude!



Oharra:”Aplicacion no instalada” azaltzen bazaizu probatu hurrengoa:


Google play-era sartu----->Ezkerreko menua sakatu----->Play protect--------->Goi-ezkerreko edota eskuin gurpiltxoa sakatu (mugikorraren arabera)---------> eta azkenik “Buscar Amenazas de Seguridad” edota euskaraz badaukazue “Bilatu segurtasun-mehatxuak gailuan” Desaktibatu


 

18-19 Maider Agirre idazlearekin eta Idoia Beratarbide ilustratzailearekin solasaldia

DBH2ko ikasleek, gaur, maiatzak 3, gure ikastetxeko Euskara irakasle den Maider Agirre idazlearekin eta Idoia Beratarbide ilustratzailearekin solasaldia izan dute BIHOTZERO liburuaren inguruan.


           
     

ARGAZKI GEHIAGO

 

18-19 XI. ORRI-GORDETZAILE LEHIAKETAKO SARIDUNAK

 

Urtero bezala, Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, Loinazpen orri-gordetzaile lehiaketa egin da DBHko lehenengo mailan. Sari irabazleak honako hauek izan dira:

 

ü 1. Saria: DBH 1C: OIHANE ABELLA 

 

ü2. Saria: DBH 1F: MADDI ORTEGA

                  
     

 

 

18-19 Errezeta bideo lehiaketan "OILASKO HARAGI BOLAK PUREAREKIN" irabazle!

ONDO JAN DEZAGUN proiektuaren barruan, hainbat ikaslek errezeta bideo-lehiaketan parte hartu dute. Guztiek ere lan bikaina egin badute ere, azkenean,  “OILASKO HARAGI BOLAK PUREAREKIN” errezeta izan da irabazle.

 

        
     BIDEOA

BEJONDEIELA parte hartu duten guztiei!!

 


BESTE PARTE HARTZAILEEN BIDEOAK


18-19 DBH1 eta DBH2ko ikasleak mendi irteeran

Aste Santuko oporrei hasiera emateko, DBH1eko ikasleak ARAMAn izan dira eta DBH2koak, berriz IDIAZABALEN. Eguraldia lagun izan dute eta goiz ederra igaro dute.


DBH1ekoak ARAMAn            DBH2koak IDIAZABALen

 

         

 

 

BESTE ARGAZKIAK

 

 

 BESTE ARGAZKIAK



18-19 HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

DBH2ko ikasleek egin duten ONDO JAN DEZAGUN proiektuari amaiera emateko, DBH1 eta DBH2ko ikasleek HAMAIKETAKO OSASUNTSUA egin dute.


 

BESTE ARGAZKIAK

18-19 Resurrección Maria Azkue Literatura sariak banatu zituzten Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak

Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak aurtengo Resurrección Maria Azkue Literatura sariak banatu zituzten apirilaren 11n, Akademiaren Bilboko egoitzan. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Gorka Martínez BBK Fundazioko buruak parte hartu zuten sariak emateko ekitaldian, besteak beste.

B mailan, gure ikastetxeko Maddi Aiestaran Iparragirrek 1. saria irabazi du bai poesian, bai narrazioan eta Jon Kortaberria Lopetegik, berriz,  2. saria poesian.


BEJONDEIELA BI  BEASAINDARREI!


18-19 Lehen sorospenak eskolan

Aurtengo ikasturtean gure ikasleek lehen sorospeneko ikastaroa jaso dute Igeriketako Federazioko adituen eskutik; DBH4ko ikasle guztiek  eta 1. Batxilergoko Anatomiako ikasleek parte hartu dute, saio teoriko eta praktikoak izan dituztelarik.

Ikastaro horretan,  edozein istripu edo laguntza kasutan  nola ekin behar dioten egoerari azaldu diete eta oinarrizko protokolo bati jarraituz (BAE112S: Babestu Abisatu Ebaluatu 112ra deitu eta Sorostu) praktikan jarri dute.

 

 

18-19 ONDO JAN DEZAGUN proiektua!

Proiektua elikaduratik abiatuko da, jateko behar biologikoetatik hasi eta sukaldaritzaren plazeretara iritsi arte.

 

Dieta osasungarria eta orekatua izateko jarraibideak jorratuko dira. Halaber, ikasleen  elikadura-ohiturei buruzko informazioa bildu eta aztertuko da.

 

Azkenik, garaian garaiko produktuak jateak duen garrantzia eta gure baserrietako elikagaiak eskura izateak dituen onurak ere aztertuko dira Beasaingo azoka ezagutuz.

 


Noiz:  Apirilaren 8tik 12ra

 

NortzuekDBH2ko ikasleek

                       
     Irudian klikatu ONDO JAN DEZAGUN web orria ikusteko

 

 

18-19 Zumarragako ospitalera bisita

Martxoaren 27 eta 28an 1. Batxilergoko Anatomiako ikasleak Zumarragako ospitalera joan ginen. Han, Anatomia Patologikoa saila, Larrialdiak eta Erradiologia ikusi genituen, besteak beste. Oso interesgarria izan zen ospitaleko lana barnetik ikusteko aukera izan genuelako.

 

Argazki gehiago

18-19 KORRIKA 2019

DBHko ikasleek aste honetan KORRIKAren inguruko lanketa egin dute: Ibilbidea, abestia, TXILARDEGIren ekarpena euskara batuaren sorreran eta KORRIKAko kartelak                                        BATXILERGOan, berriz, atsedenaldian BERTSOAK abestu dituzte, EUSKARAREN aldeko MANIFESTUA irakurri  dute eta musika taldekoek hainbat abesti eskaini dituzte. Ekitaldiari amaiera emateko,  KORRIKAren abestia abestu dute
     
     
   

 ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

Last activities

Today the last activities of the exchange took place. In the morning students did some sport and visited a museum. At night, they went to a disco where they joined the participants of all the exchanges.

18-19 CIBERMANAGER PROIEKTUA

 

Cibermanager proiektua aurten ere landu da institutuan. DBH3ko ikasleak sare sozialen inguruan PantallasAmigasekoek formatu dituzte. Hauetatik 105 ikasle dagokion formakuntza jaso ondoren, manager lanetan aritu dira. DBH1 eta DBH2ko ikasgela guztietara sartu dira, ikasleak gertutasun ikuspegi batetik sare sozialetan formatuz.

 

Bestalde, gurasoekin ere formakuntza saioa egin da PantallasAmigasekoen eskutik eta manager talde bana bertan egongo da haien esperientzia kontatuz.

 

 

18-19 Agurren ordua

Denbora oso azkar pasatzen da eta gure bisitarien denbora gure artean bere amaierara iristen ari da.

Atzo Frantsesak izan ziren lehenak alde egiten eta gaur poloniarren ordua iritsi da. Momentu hunkigarriak bizi izan gara eta adiskidetasuneko loturak egin direla ikusteko aukera izan dugu.

Bihar italiarrak izango dira utziko gaituztenak.

Espero dugu hurrengo urteetako esperientziak hauek bezain positiboak izatea.

 

18-19 EA21 Eskolarteko foroa

Apirilak 2: Gure ikasleak Beasaingo Udaletxera joan dira Eskolarteko Forora. EA21 proiektuan barnean egin den herriko diagnostikoa egin ondoren atera ditugun ondorioak, hartu ditugun konpromisoak eta Udalari egin nahi zaizkion proposamenak aurkeztu eta adostera joan gara.

 

18-19 Trakamatraka

Institutuko musika ikasleek, 3 DBH eta 1 Batxilergoa, material berziklatuekin musika tresnak sortzeko tailerrean parte hartu dute.


 

18-19 2. Batxilergoko ikasleak EITBn

               Martxoaren 5ean eta 6an, IRUDI ETA SOINUA (Batx2) eta IKUSENTZUNEZKO KULTURA II (Batx2) aukeretako ikasleek irteera izan zuten Bilboko EITB egoitzara. Bertan,  teleberriko platoak ikusi zituzten, erredakzioa, irratsaio bat zuzenean ere entzun zuten... eta azkenik, Bilbon  dagoen "Euskal Herriko Zinema eskolara" joan ziren, ikastaro desberdinen berri jasotzera
    BESTE ARGAZKIAK

Last activities

The time of our exchange in Poland is reaching to its end. In the morning, all the students visited a little exhibition about monuments in a museum and then they went to the school to take their luggage. After that, all our group had lunch together and they started their way back home. They arrived late at night.

The experience could not be better and our students are already making plans for the moment in which their friends will be among them in a few days.

 

18-19 DBH1eko ikasleak EKAIN BERRIn

 

                    Geografia eta Historia mintegiak antolatuta, DBH1eko ikasleek  lantzen ari diren gaia sakontzeko EKAIN BERRIra egin dute bisita
 
 BESTE ARGAZKIAK

18-19 Elkartrukea: amaiera Vicenzan

Elkartrukea amaitzeko gure ikasleak Vicenza bisitatu dute. Eguerdirako Valdagnora itzuli eta arratsaldeko lehen orduan bueltako bidaiari ekingo diote.  

18-19 Azken ospakizunak

Frantziako elkartrukea azken txanpan sartzen ari da. Ikasle guztiek jai bat izan zuten eta familia argazkia atera zuten.

 

18-19 M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna

BERDINTASUNA IKASI EGITEN DA!



18-19 Administrazioko irteera

  Administrazioko ikasleak parte hartu duten proiektuko Startinnovako finalean egon dira Donostian. Finalisten ideiak eta hauen ahozko aurkezpenak ezagutu dituzte.

18-19 DBH3koen eski irteera

Argazkiak

18-19 Txalaparta ikastaroa

Zurartean Txalaparta Elkarteak DBH 3, 4 eta Batxi 1eko musikako ikasleei txalaparta tailerra eskaini die.

Oso interesgarria izan da eta ikasleak oso gustora aritu dira. Mila esker, Sergio eta Txomin!

18-19 ETORKIZUNA ERAIKITZEN PROIEKTUA


           

 AZALPENA


AURKEZPEN EGUNEKO ARGAZKIAK


PROIEKTUA – BIDEOA

Campaña recogida basura

Viendo que nuestro instituto estaba bastante sucio, en los últimos días de diciembre se organizó una campaña de recogida de basura. Leer más.


Antes de la recogida

 

Después de la recogida

 


18-19 DBH1 eta DBH2ko ikasleek abenduaren 21ean egindako IRTEERAK

 

         

 DBH1eko ikasleak Iruñeko

PLANETARIOAN

ARGAZKIAK

         

 DBH2ko ikasleak Donostiako

ZIENTZIA-MUSEOAN

ARGAZKIAK

18-19 DBH4 eta BATXI1eko musikako ikasleen kontzertuak

DBH4ko musikako ikasleek musika emanaldia eskaini diete DBH1eko ikasleei. 

 

ARGAZKIAK

DBH1eko ikasleei eskainitako emanaldia

KLIKATU ARGAZKIAK IKUSTEKO



BATXI1eko musikako ikasleek bi musika-emanaldi eskaini dituzte: bat Beasaingo Arangoiti egoitzan eta bestea DBH2ko ikasleei. 

 

BIDEOA

DBH2ko ikasleei eskainitako emanaldia

          

BIDEOA

ARANGOITI egoitzan eskainitako emanaldia

     

Mila esker guztioi egindako lanagatik!

18-19 GABONETAKO Postal Lehiaketa

BESTE POSTALAK

Urtero bezala, aurten ere Loinazpe eraikinean Gabonak zoriontzeko postal  lehiaketa  antolatu dugu eta abenduaren 12an sari banaketa egin genuen.

Bertan DBH 1. eta 2. mailako ikasle guztiek parte har zezaketen. Sarituak aukeratzeko, gabonetako gaiarekin zerikusia izatea, euskal kulturarekin lotura izatea, irudimena eta originaltasuna izan dira kontuan.

 

Hona aurtengo sarituak:

 

DBH 1.mailakoa: Itsaso Aizpeolea Montero (1.D)

 

DBH 2.mailakoa: Kaia Perlines Apalategi (2.I)


 ZORIONAK !!!

18-19 DBH1eko ikasleak ARRIARANGO araztegian

18-19 Gure ikasleak janari bilketan

Mila esker aurtengo elikagai bilketan parte hartzeagatik!

   

18-19 Abenduaren18; Pertsona Migranteen Nazioarteko Eguna

18-19 EUSKARALDIA Beasain BHI

        ARGAZKIAK                                   BIDEOA        

 



 

 

EUSKARAREN EGUNEKO LEHIAKETA KULTURALEKO IRABAZLEAK

 

                      

DBH 1G  --  EÑAUT  ZANCA

DBH 2D  --  ANE  BEIZTEGI

DBH 3G  --  JUNE  REYES

DBH 4E  --  MADDI  REZOLA

     

 

18-19 ATAUNGO JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETAN DBH 1eko HIRU IKASLE SARITU

 

Urtero bezala, aurten ere Ataungo Jentilen Baratza Elkarteak ipuin mitologikoen inguruko IV. ipuin lehiaketa antolatu du eta azaroaren 11n sari banaketa egin da. Bertan gure ikastetxeko DBH 1eko hiru ikaslek lortu dituzte sariak:

   

JUNE AIESTARANEK, UXUE LLORENTEK  eta  LEIRE BARANDIARANEK

Zorionak hiruroi eta jarraitu horrelaxe idazten!



      


18-19 DBH1eko IKASLEAK OÑATIn

 

DBH1eko ikasleek OÑATIra egin dute irteera. Helburu nagusia hareharrizko eta kareharrizko paisaiak bereiztea izan da. 


 

Beste argazkiak

 

18-19 Latineko ikasleak San Telmon

  Pasa den ostegunean, urriaren 25ean, DBH 4-ko Latineko taldea San Telmo museoan egon zen. Prado museoko Rubens, van Eyck eta beste hainbat artisten artelanekin "Artea eta mitoa" erakusketa antolatu zuten museoan eta irakasle nahiz ikasleak han aritu ginen "gida" lanetan, batak besteari artelanak eta mito grekolatindarrak azalduz. Esperientzia interesgarri, hezigarri eta dibertigarria izan zen denentzat. (Argazkian: Latineko taldea STM-ko kartelaren aurrean, Rubens-en "Apolo eta Dafne").   

18-19 Diberreko DBH3-koen irteera

Diberreko DBH3-ko ikasleak Donostiako Kontsumobide zentrora joan ziren elikadura eta dietari buruzko tailerrak egiteko. Beste gauzen artean pizza orekatuak prestatu zituzten.


Argazki gehiago

 

End of the exchange

During the last day of the exchange all students met in order to do a bit of work. In Loinazpe they worked in mixed groups, thinking of different aspects of Basque culture to choose a subject to prepare their workshops.

After that, all of them had brunch together and then, out Dutch visitor took their way home. See you in April in the Netherlands.

 

EA21 Compostaje

¡Mirad cómo esta nuestro contenedor de compostaje! Al final del curso anterior lo dejamos medio lleno y ahora se ha convertido en abono. Esto nos demuestra lo importante que es compostar los residuos orgánicos.

Por eso este curso también seguiremos con el compostaje de residuos orgánicos en nuestro instituto.
I
 

Salida de Historia

Algunos grupos de Historia de 2º de Bachillerato han hecho una pequeña salida para visitar el monumento a la batalla de Sempere próximo a nuestro instituto para ver de cerca que algunos episodios de la Guerra de la Independencia contra las tropas napoleónicas tuvieron lugar cerca de nuestro instituto.

 

18-19 Arotzeneara irteera

 

DBH 1eko ikasleak ikasturteari hasiera eman eta elkar ezagutzeko Arotzenean izan dira.


ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

 

2017 Lehendakariaren eta Hezkuntza Sailburuaren bisita Beasain Institutura

 

Uztailaren 14an Lehendakaria eta Hezkuntza Sailburua gure institutua bisitatzera etorri ziren, batez ere ikusteko egindako handitze lanak.

Beste bideoak:

Irekia:http://www.irekia.euskadi.eus/es/web_tv/9382-lehendakari-visita-las-nuevas-instalaciones-del-instituto-beasain

Goierri telebista: http://www.gitb.eus/azken-berriak/9816-lehendakariak-beasaingo-institutuko-instalazio-berriak-bisitatu-ditu

DJFKAJFKajsl

asFASFASKJFKAJSKFJKASJFKJASKLF

ASfjafskasjfklajslkf