Europar Proiektuak

Sarrera

Gure ikastetxearen helburu nagusietako bat ondokoa da: Ikasle guztien eta ikasle bakoitzaren izaera eta egoera kontuan hartuta,  heziketa osoa eskainiz, pertsona bezala gizarteko erronkei era zintzoan eta arduratsuan aurre egiteko gazte sortzaileak eta sustatzaileak prestatzea, herritar askeak eta zoriontsuak izan daitezen.   Helburu hau lortzen laguntzeko, euskara eta gaztelaniaren ezagutza eta gaitasuna bermatuta eta gure ingurutik abiatuta, hizkuntzen eta beste lurralde batzuetako errealitateen ezagutzak aparteko garrantzia dute.

Azken urte hauetan gure ikasleen gaitasunak hobetu nahian jarduera ugari antolatu ditugu: Herberehetako Groningen hiriko Zernike ikastetxearekin garatzen dugun Elkartrukea; Comenius programan eta orain honen jarraipena den Erasmus+ ekintzetan parte hartzea; era berean, beste zenbait herrialdetako jendearekin harremanak izan ditugu e-twinning plataformaren bitartez; azkenik, Europar Batasunak antolatutako beste hainbat jardueratan ere, Euro Escola bezalakoak, parte hartu dugu.

Orri honetatik gure ekintza horien berri izan dezakezue.