Ingurumena- EMAS

 

 

Aspaldikoa da Txindoki egoitzan inguramenarekiko ardura, agian, kokapenak berak eragiten duen zerbait da; Txindoki mendia aurrez aurre izateak badu zerikusirik.
Hezkuntza- zentroa izanik, gainera, gure curriculum-etan, zehar-lerro gisa bada ere, kezka sortzen duen gaia da. Betidanik ahalegindu izan  gara gure ikasleek hainbat irakasgairen edukiez gain, bestelako jarrera eta balioak ere barneratu eta bultza ditzaten.
Bada azkenik, garrantzia duen beste arrazoi bat ere: Lanbide Heziketa berria. 1997-98 ikasturtean goi-mailako “Ingurumen Kimika” heziketa zikloa jarri zuen abian institutuak, ezarpen aurreratua eginaz. Une horretan enpresa asko eta asko buru-belarri ari ziren ingurumen kudeaketa sistemak ezartzen; beraz, premiazkoa zen goi-mailako sistema horien ezagutza. Hau horrela izanik, institutuan bertan ingurumen kudeaketa sistema bat (IKS) ezartzeko ahalegina egitea erabaki genuen gure ikasleek gertu-gertutik ezagutu zezaten.
Horrela, 2001ean, ISO 14001 metodologia bidez, ezarri genuen IKS ikastetxean eta 2002ko urtarrilean lortu genuen AENOR-ek emandako ISO 14001 ziurtagiria.
2006-07 ikasturtean, berriz, ikastetxea Ingurumena Kudeatzeko eta Ikuskatzeko Europako Batasuneko Sisteman (EMAS) inskribatuta geratu zen.