Albisteak

Comenius: Polonia, proiektuaren amaiera

Gure proiektua amaitzen dago. Gure ikastetxeko ordezkariek azken eguna eman zuten Gdanks hiria bisitatuz. Honen ondoren bakarrik itzulia geratuko da.

 Dena bukatu behar duenez, argazki album eder bat geratuko zaigu eta oroipen zoragarrien bilduma bat, baina, gauza giztien gainetik lagun talde handi bat.

 

 

Comenius: Polonia, argazki erakusketa

Gaur Polonian argazki erakusketari hasiera ofiziala eman diote. Bilera honetarako aurkeztutako argazkiaz gain, beste bilera guztietarako egindakoak aurkeztu dira ere oso entorno berezi batean: eliza bat.

Ondoren afari ofiziala izan dute.

 

Comenius: Polonia

Gaur Comenius programan hartzen duen gure taldea bisitekin jarraitu du. Eguraldi zoragarria aprobetxatuz, ibilialdi bat egin dute mendian eta barbakoa bat antolatu dute.

 

 

Comenius: Polonia, irteera

Gaur Comeniuseko partaideak irteera bat oinez egin dute Lebako dunetara non bazkaldu dute denak elkarrekin.  

Comenius: Polonia

Gure Comenius proiektuko azken bisita martxan dago. Gure espedizioa atzo iritsi zen eta gaur lehenengo ekintzak izan dituzte. Goizean aurkezpenak egin dituzte eta arratsaldean ikastaroa izan dute: peephole camera, hau da, tomate lata batekin kamara sinple bat egitea.

   

Comenius: azken ekintzak

Zoritxarrez gauza guztien amaiera iristen da eta horrela aurkitu ditugu gure buruak Comeniuseko azken ekintzak egiten.

Eguna intentsoa izan da. Gure bisitariak institutotik etorri dira goizean ondoren Segura eta Zerainera joateko non hiribildua eta mehategiak errespektiboki bisitatu dituzte.

Arratsaldean erakusketa ireki zen eta bertan irudi irabazlea aukeratu zen, germaniar ikasle batek egindako argazki zoragarri bat. Ondoren, partaide guztiak elkartu dira afaltzeko eta euren lagunei agur esateko. Apirilean Poloniako bilera geratzen da baina hor zeuden guztiak ez dira joango. Esperientzia ahaztu ezina izan da. 

 

Comenius: Donostia

 

Comeniuseko partaideek eguna Donostian eman dute.

Taldea beste egunetan baino handiagoa izan da gure ikasle guztiak euren lagunekin etorri direlako.

Hirira trenez iritsi ondoren Katedrala, Haizeen Orrazia, Alde Zaharra eta argazkilaritzako erakusketa bat Kursaalen ikusi dute. Ondoren denbora librea izan dute erosketak egiteko.


Comenius: Museoen eguna

Gure bisitariak eguna eman dute museoak bisitatzen gure ikasle batzuekin.

Zarautzeko Photomuseum-etik hasi dira eta talde handia izanik, bi txanda egin behar izan dute; horrela, batzuk museoa ikusten zuten bitartean besteok hiria bisitatu dute. Arratsaldean Bilboko Guggenheim museoa bisitatu dute.

 

Comenius: Pasaia eta Hondarribitik

Gaur Comenius-eko partaideek hainbat bisita egin dituzten. Hasteko, Pasaian egiten ari den Albaola bale-ontziaren lanak ikusi ahal izan dituzte eta herri honetatik buelta bat eman ondoren bidaia jarraitu dute Hondarribiko kasko historikoa ikusi ahal izateko. Eguraldi lagun ez izan arren bisitak dastatu dituzte.

 

Comenius: Aurkezpen eguna eta bisita batzuk

Gaur izan da laneko lehen eguna Comenius programako partaideentzat. Alemania, Kroazia, Finlandia, Polonia eta Turkiako lagunak elkartu dira gure ikasleekin goizean Igartza Jauregian. Talde guztiek euren aurkezpenak egin dituzte. Ondoren Igartzako multzoko bisita egin dute eta azkenik, gure talde batek HDR argazkilaritzako programaren inguruko kurtsoa eman du.

 Hau guztiaren ondoren partaideek eguna libre izan dute euren familia eta lagunekin pasatu ahal izateko.

Comenius: gure lagunak hemen daude

 

Capture the World in a Photo proiektuko partaideak iritsi dira. Egunean zehar ailegatu ziren eta denok elkarrekin iritsi dira Beasainera non gure ikasleak eta euren familiak haien zain zeuden tren geltokian.

Ikasleak euren familiekin joan ziren eta irakasleek afari ofiziala zuten. Bihar hasiko dira ekintzak Igartza Jauregian.

Comenius: buelta prestatzen.

Comenius programan parte hartzen duten partaideen azken eguna argazkilaritzako museo bat eta parte hartu duten herrien erakusketa bisitatzera dedikatu da. Egun gutxi izan dira, baina intentsitate handikoak.

 Hurrengo bilera Beasainen izango da, Otsailean.

 

 

Comenius. Argazkilaritza eta bisitak

Programatutako ekintzekin jarraituz, Comenius-en parte hartzen duen taldeak Estanbuleko Argazki Kluba bisitatu du. Baita aprobetxatu dute ere hiriko toki esanguratsuenetariko batzuk bisitatzeko Zisterna, Santa Sofia eta mezkita ikaragarriak.

 

Comenius: Estambul bisitatzen

Gure Comenius taldekideen programa hasiera batean finkatutakoa ez bada ere, han dabiltza hainbat ekintza burutzen, Estambul hiria bisitatzen. Gaur Konstantinoplako Konkistako museoan eta Suleiman Magnifikoaren jauregian egon dira.

 

 
     

Comenius: turismo Estambulen

Comeniusen parte hartzen ari diren gure taldeak euren ekintzekin jarraitzen dute turbiar hiriburuan. Bosforotik itsasontzian ibili dira eta meskita batzuk bisitatu dituzte ere. Ziurrenik argazki pilo bat atera dutela.

 

 

Comenius: argazki lehiaketa

Gaur gure Comenius taldeak parte hartu du bilerako lehen ekintzetan. Horietariko bat lehiaketan parte hartzen zuten argazkien aurkezpena izan da eta irabazlea aukeratu dute, kasu honetan Kroaziako ikasle baten lan bat. Gainera, hirian turismoa egiteko aprobetxatu dute ere.

 

Comenius Turkian

Gure Comenius proiektuarekin jarraituz, honako honetan Turkian elkartzea tokatzen zen eta bertan dago gure taldea. Estanbulen elkartu dira Siriako mugan ematen ari den egoera politikoa dela eta ez zelako aholkugarria Gaziantepera joatea baina bilerak kokapen berri batean ospatuko dira. Egonaldia eta esperientzia aprobetxatuko dituztelakoan gaude.

 

Comenius: azken ekintzak

Gure taldeak gaur izan ditu bere azken bisitak Kroazian. Goizean goiz abiatu dira Neanderthal Museoa ikusteko Krapinan eta arratsaldean Zagreb-era joan dira herriko hiriburua den hiri honetatik zirkuito bat egiteko bi talde txikietan banaturik.

 Ondoren Varazdinera itzuli dira egonaldiko azken eguna euren familiekin pasatzeko. Bihar institutuan agurra izango dute bueltako bidea hasteko.

 

Comenius: Erakusketaren inaugurazioa

Goizeko ekintzak zentratu dira erakusketako prestakuntzan, gaur arratsaldean publikoki irekitzen delako Varazdineko Museoan.

                             

Proiektuko ebaluazioa egin da ere eta honen emaitzak baloratu dira.

 

Gauean ikasleek era irakasleek elkarrekin afalduko dute.

 
     
 

Argazkiak eta irteerak

 

Gaur gure ordezkariek egun oso beteta izan dute. Goizean argazkilaritzako kurtsoarekin jarraitu dute eta Trakoscan museoa bisitatu dute non paisaieko argazkilaritzako kurtsoa jarraitu duten eta Kroaziako argazkilaritzaren historia ezagutzeko aukera izan duten.

 Arratsaldean irteera bat egin dute mendira, Ravna Gorara. Bertan denbora bat eman ondoren argazkian ateratzen, Varazdinera itzuli dira.

 

 

Albisteak Kroaziatik

 

Today our representatives had to do a bit of work. To begin with, they went to the institute where they did a series of ice breaking activities to know each others. Then it came the presentation of the participant schools.

 In the afternoon they rode bicycles to go to Drava river and, at the same time, they took advantage of this to take landscape photos. It looks that they are enjoying the experience.

 Ah! We also know who won the competition this time: Poland. Now it will be their turn to settle the subject for the next visit.  

 

 

Lehen ekintzak Varazdinen

 

Igandea izan arren, Kroazian dagoen gure espedizioak laneko sesio bat izan du: institutuan elkartu dira eta ondoren hiria bisitatzera joan dira, alde zaharra, museoa eta Aingeruen Hiria ikusten. Ondoren harrera ofíziala izan dute udaletxean.

 

 

Comenius espedizioa Kroazian

Gure Comenius-eko espedizioa Kroazian dago. Goiztiar hasiera baten ondoren, Varazdin-era arratsaldeko lehenengo orduan iritsi ziren.  Eguna lagunekin familietan pasatuko dute eta Astelehenean hasiko dira argazkilaritzako mintegiekin.

 

 

 

Comenius: buelta prestatzen

 

Dena primeran joan da eta gure ikasleak oso gustura egon dira oso familia jator baten etxean.

Bihar (asteazkena) mugitzea tokatzen da eta gaueko hamaikak inguru iritsiko dira Loiura. Egun luze xamarra, benetan.

 Gaur lehenengo aldiz eguzkia ikusi dute.

 

Comenius: Azken egunak

Gaur goizean partaideak elkartu dira eskolan eta ikasleek erakutsi dituzte beraiek ateratako argazkiak. Gero irakasleak bildu dira falta diren mobilidadeen datak adosteko.

 
 

Ondoren, herriko alkateak inauguratu erakusketa  udaletxean eta bukatzeko despedidako afaria izan dute. Batzuk bueltako bidaia bihar izango dute eta gure espedizioa asteazkenean abiatuko da.

Aurreko eguneko informazioak ikusteko edo argazki irabazlea ikusteko Proeiektuak>Comenius>Albisteak atalean begiratu.

Comenius Finlandian: gure argazki irabazlea

 

Comenius-en parte hartzen ari den gure taldea Finlandiar lurretan jarraitzen du. Gaur hainbat lanak egin dituzte eta denbora izan dute ere izotzean arraun egiteko.

 Gaurko albistea da argazkien lehiaketa ospatu dela eta irabazlea gure ikasleen lan bat izan dela, konkretuki Axier Urteagak egindakoa eta hemen goian ikus dezakezuena. Zorionak Axier eta anima zaitezte beste partaide guztiok, oraindik beste lau lehiaketa geratzen baitira.

 

Elur azpian

 

Gure taldea gaur Kuopiora joan da, Hirian ez dute denbora askorik igaro, hango mendixka baten dagoen dorre moderno handi batetik pasatu eta gero. Eski jauzien munduko txapelketa egin zen hor iaz baina elurra ari zuen eta ez dute gauza handirik ikusi.

 

Albiste gehiago Finlandiatik

Comeniuseko gure ordezkariek gaur goizean lan apur bat egin dute: gaur aurkezpenak egiteko eguna zen, hau da, talde bakoitzak eraman ditu bere zonaldeko material batzuk bere kideei nolakoa den euren zonaldea azaltzeko.

 
 

Lana bukatu ondoren laku izoztu batean egon dira (badirudi fresko egiten duela, ezta?) eta ondoren hoteleko tunelean eskiatzen egon dira.

Leppavirtatik

 

Bidaian ordu luzean eman ondoren, gaur argazkigintzako mintegiarekin erlazionaturiko ekintzak hasi dira. Eskorala joan behar izan dute erabat elurtutako paisai baten erdian.

Behin eskolan, ikasleek eta euren irakasleek parte hartu dute argazkigintzako mintegiko lehen saioan.

 

Comenius Finlandian

Gure espedizioa Finlandian dago. Aste hau Leppavirtan emango dute “Capture the World in a Photo” gure proiektuarekin jarraitzeko. Bertan Alemania, Polonia, Kroazia, Turkia eta Finlandiako lagunekin elkartuko dira.

 

Argazkian gure taldea hegazkinetik jeisten.

 

Comenius: azken ekintzak

Regensbergen dagoen gure ordezkarien taldea azken orduak dastatzen ari da hiri horretan. Goizean garagardotegi zahar bat bisitatu dute eta bazkaria bertan izan dute.

 Arratsaldean erakusketa hasi da. Lanak kafe batean aurkeztu dira non partaideak ez ezik publiko orokorrak ere ikusteko aukera duen.

 Honen ondoren proiektuko balorazioa etorri da. Bakarrik geratzen zaigu jakitea zein den argazki irabazlea eta egilearen eskolak finka dezala Otsaileko bilerarako gaia.

 

Comenius: Argazkilaritza nagusi

Gaur lana egiteko eguna izan da. Gure ikasleek argazkilaritzako tailer batzuetan hartu dute parte goizean. Arratsaldean lanarekin jarraitu dute, bihar irekiko den erakusketa antolatzeko                                 

Azkenik, programa osatzeko, jaialdi Babaro bat izan dute.

 
     

Munich bisitatzen

Gure ikasleak eta irakasleak gaur Munichera joan dira. Hiri honetan BMW museoa bisitatu dute eta baita Bayern Munich-eko estadioa eta klub honen museoan egon dira ere.  

 

Comenius eskoletako partaideen aurkezpena

Gaur Alemanian dauden ikasleak euren kideekin elkartu dira eskolan. Aukera polita izan dute beste herrietako ikasleekin inpresioak aldatzeko. Ondoren aukera izan dute Alemanian ospatzen diren Gabonetako merkatu bat ezagutzeko.

 
     
 

Regensburg ezagutzen

Regensburgen dauden gure ikasleak hasi dira euren ekintzekin. Igandean hiria bisitatzera joan ziren, nagusiki alde zaharra, Humanidadeko Patrimonio zerrendan dagoela.

 

Irudian ikus dezakegu ikasle eta irakasle talde bat Regensburgeko katedralaren aurrean.
 

Comenius martxan dago

Comenius programako lehenengo bidaia hasi da. Gure ordezkariak Alemanian daude, Regensburgen. Lehen bidai honetan bost ikasle eta bi irakasle ari dira parte hartzen. Alemanian Finlandia, Kroazia, Turkia, eta Poloniako partaideekin elkartuko dira.  Regensburen gure lagun Alemanak prestatu dituzten ekintzetan parte hartuko dute eta proiektu honetan parte hartzen duten ikasleek ateratako argazki batzuk aurkeztuko dituzte lehiaketan. Ondo pasatuko dutelakoan gaude!

 

 

Elkartruke eta Comenius: izen ematea

 

Elkartrukea eta Comeniusi buruzko informazio batzuk hemen aurki ditzakezue

 

Gogora ezazue bihar, Ostirala 13an, atseden garaian izenak hartzen hasiko garela.

 

Elkartruke-Comenius bilera

Elkartrukea eta Comenius-i buruzko bilera bat antolatu dugu ikasleentzat. Bilera datorren ostegunean, Irailaren 12an ING 1 gelan izango da atseden garaian. 

Interesatuak zaudeten guztiok etor zaitezte. Beste data batean gurasoentzako beste bilera bat egongo da.

Anima zaitezte!