Helburuak

Etengabeko Ikaskuntzako Programaren Helburuak

 

-

- Kalitatezko etengabeko ikaskuntza garatzen lagundu, eta berrikuntza eta europar dimentsioa sustatzea.

- Etengabeko ikaskuntzako europar esparrua sortzen laguntzea. 

- Europar Batasuneko estatu kideetan etengabeko ikaskuntzarako dauden aukeren kalitatea, erakargarritasuna eta irisgarritasuna hobetzen laguntzea.

- Etengabeko ikaskuntzak, gizarte-kohesioari, herritartasun aktiboari, kulturen arteko elkarrizketari, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari, eta pertsona bakoitzaren errealizazioari  egiten dion mesedea indartzea.

- Sormena, lehiakortasuna, enplegagarritasuna eta ekintzaile-espiritua sustatzen laguntzea.

- Adin guztietako pertsonek, maila sozioekonomikoa edozein dutela, etengabeko ikaskuntzan gehiago parte hartu dezaten erraztea.

- Hizkuntzen ikaskuntza eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea.

- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako eduki, pedagogia, praktika eta zerbitzu berritzaileen garapenari laguntzea etengabeko ikaskuntzaren esparruan.

- Etengabeko ikaskuntzaren rola indartzea, elkarren arteko ulertzean eta giza eskubideekiko eta demokraziarekiko begirunean oinarritutako herritartasun europarraren sentimendu bat sortzeko prozesuan. Herriekiko eta beren kulturekiko tolerantzia eta begirunea sustatuko dira.

- Emaitzen, produktuen edo prozesu berritzaileen hedapena eta ustiapena sustatzea, baita Etengabeko Ikaskuntzako Programaren jarduera-eremuetan praktika onak trukatzea ere, hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetzeko asmoz.

- Emaitza eta produktu berritzaileak zabaldu eta balioztatzea, eta praktika edo jardun onak trukatzea Etengabeko Ikaskuntzako Programaren eremuetan, hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetze aldera.