Segurtasuna eta Higienea

 

IKASTETXEAREN HUSTUKETA PLANA

 

1.-      Larrialdia dagoela ohartzean, zuzendaritzako norbaiti jakinarazi.

2.-      Larrialdietarako  buruak (Zuzendariak edo Zuzendaritza taldeko kide batek) esku-hartze taldea izendatuko du larrialdia dagoen tokira joateko eta balorazioa egiteko.

3.-      Larrialdia txikia bada, esku-hartze taldea ahaleginduko da aurre egiten, beharrezko ez diren arriskuetan sartu gabe.

4.-      Larrialdia handia bada,  Larrialdietarako buruak ordezkari bati aginduko dio SOS DEIAK (112) erakundera deitzeko.

5.-      Ondoren, Segurtasunerako buruak edota Larrialdietarako buruak hustuketa prestatuko du: ate guztiak zabaldu, elektrizitate eta uraren giltza nagusiak itxi, hustuketa ondorengo elkargunea zehaztu,  eta koordinatzaileak izendatu. Irteera-ate bakoitzeko koordinatzaile bat izendatuko da eta berau arduratuko da  ate bakoitzeko hustuketaz. Koordinatzaileak, txalekoa jantzita joango dira ateetara.

6.-      Ondoren, larrialdi-txirrinak joko du (...-...).

7.-       Txirrina entzundakoan, libre dauden irakasleak Irakasle-gelara hurbilduko dira Larrialdietarako buruari laguntza eskainiz.

8.-      Geletan dauden irakasleak honetaz arduratuko dira:

·     Gelako leihoak itxi.

·     Ikasleak ilaran jarri, eta zenbatu.

·     Gelako atearen aurrean itxaron koordinatzaileak ateratzeko agindua eman bitartean.

·     Ikasleak motxilak, zamarrak... hartu gabe irteten direla ziurtatu.

·     Ateratzeko garaian irakaslea ikasleen aurretik joango da, eta denak pareta ondotik jaitsiko dira ilaran ordena mantenduz, koordinatzaileak adierazitako elkarguneraino. Han, ikasle guztiak daudela ziurtatuko du.

·     Solairu horretako azkeneko irakaslea bere ikasleen atzetik joango da eta solairu guztiko gelak eta komunak errebisatuko ditu, inor barruan gera ez dadin ziurtatu arte.

9.-      Koordinatzaileak hustuketaren antolamenduaz arduratuko dira:

·  Lehenengo solairutik hasiko dira: gelak banan bana hustuko dira, eskaileretatik gertuen dagoen gelatik hasita

·  Elkargunea zein izango den komunikatuko die irakasleei.

·  Solairua hustutakoan hurrengora igoko da eraikin guztia hustu arte.

10.-   Elkargunean irakasleak bere taldeko ikasleak ilaran jarriko ditu kontaketa egiteko. Ondoren, bere koordinatzaileari adieraziko dio eta horrek Larrialdietarako buruari. Hustuketa bukatu ondoren, zer egin behar den azalduko da.

11.-   Ikastetxean arazo fisiko edo sentsorialak dituzten ikasleen kasuan gelako irakasleak aukeratuko du zein ikaskidek edota irakaslek emango  dioten laguntza.