Gobierno Vasco

INTRANETA

Atal hau, soilik, irakasleentzat dago erabilgarri.

GAZTE ANTZERKIAREN BUERO SARIEN 9.EDIZIOA

 

Institutuko antzerki taldea, Rosa Rojo zuzendaritzapean, Buero Sarien 9. edizioan sailkatu da.

 

Finalerako emanaldia grabatuko da eta gure ikasleekin momento hau konpartitzera animatu nahi zaituztegu.

 

USURBE ANTZOKIAN

Maiatzaren 30ean

Arratsaldeko 19:00etan

Sarrera dohain

 

HAMAIKETAKOAK HONDAKINIK GABE

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ikastetxeetan hondakinak prebenitu eta birziklatzeko kanpaina bultzatu du. Horren inguruan, institutuak gurasoen laguntzaz, ikastetxean hamaiketakoen hondakinak murrizteko konpromisoa hartu du.  Horretarako, oihalezko poltsak banatuko ditugu. Poltsak oihalezko bilgarri berrerabilgarriak dira, barrutik plastifikatuak eta zenbait hamaiketako tamainatara moldatzen direnak. Horien helburua erabilera bakarreko bilgarriak ordezkatzea da, aluminiozko bilgarriak, hain zuzen ere.

   

2012ko Elkartrukea

Amaitu zaigu aurtengo elkartrukea. Behin batean izan dugun inpresioa ona izan da. Egun zoragarri pasatu ditugu eta horietan denetik egiteko aukera izan dugu: beste herri bateko bizitza ezagutu, lagunekin atera, toki berriak bisitatu eta lan pixka bat egin dugu ere.

 

Argazkiak multimedia bilduman daude baina baita kontsultatu ditzakezue hemen ere. Laster bideoak jarriko ditugu.

 

Zumarragako ospitalera bisita

Martxoaren 19an bigarren batxilergoko Anatomiako ikasleak Zumarragako ospitalea ikusten egon ginen. Bisitak 2 ordu iraun zuen eta oso interesgarria iruditu zitzaigun.

Ondorengo lekuak bisitatu genituen: Urgentziak, Laborategia, Anatomia patologikoa, Erditze gunea, Erradiologia. Arlo bakoitzeko  arduradun batek azaldu zigun beraien egitekoa eta lana egiteko modua.

Edukien helbidetegia

Atari honetan ikasgai desberdinetan erabilgarri izan daitezkeen helbideak aurkitu ahal izango dituzu. Pixkanaka betez joango gara.

© BIP Beasain Institutu Publikoa
Telefono: 943880753 | Telefono: 943882644 | Telefono: 943882684 | beasainip@beasainip.net