Gobierno Vasco

Aurkezpena

 

BEASAIN BHI Beasainen kokatuta dagoen institutu publikoa da. Bi egoitza ditu:

o    Loinazpe egoitza

o    Txindoki egoitza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Batxilergoak eta Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG) eskaintzen ditu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Beasain eta Beasain aldeko ikasleria biltzen da bertan. Institutuak duen ikasle kopurua

handia izaki, eskaintza zabala egiteko aukera dugu. Ohiko taldeez gain, curriculum aniztasuneko taldeak, norbanakoari

egokitutako curriculumak, ikasle etorri berriei hizkuntzetan errefortzua,…

Batxilergoetan, berriz, modalitate guztiak eskaintzen ditu: Zientziak eta Teknologia Batxilergoa, Giza eta Gizarte Zientziak

Batxilergoa eta Arteak Batxilergoa.

Era berean, Zientziak eta Teknologia Batxilergoan eta Giza eta Gizarte Zientzietan hainbat jakintzagai ingelesez egiteko

aukera dago.

 

 

 

Ikastetxearen ezaugarriak


BEASAIN BHI Alkartasuna BHI, Loinazpe BHI eta Txindoki-Alkartasuna BHI bat egitetik sortutako bigarren hezkuntzako

ikastetxe publikoa da. Bertan, honako irakaskuntzak ematen dira: DBH, modalitate guztietako Batxilergoak eta

Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG) .

BEASAIN BHIk ezaugarri hauek ditu: plurala da, elebiduna, demokratikoa, berritzailea, euskal gizartearen beharrak

ase nahi ditu, inguru sozial eta kulturalean sustraiturik dago, parte hartzailea da, desberdintasunak orekatzen d

itu eta aniztasuna zaintzen du.

Goierrin sustraitutako institutu publikoa eta euskalduna izanik, gure helburua jatorri, kultura, gaitasun, izaera eta

sentsibilitate ezberdineko ikasleei heziketa osoa eskaintzea da, gizartearen behar eta eskariei aurre egiteko pertsona

gaituak, autonomoak, kritikoak eta konprometituak prestatuko dituena, bertan nahiz mundu zabalean parte hartzeko

 gai izan daitezen.  

 

Institutuak eredu izan nahi du ondoko arloetan:

·         Ikasleen heziketa osoan

·         Eskola komunitatea osatzen dugun partaideen arteko harremanetan eta parte hartzean

·         Emaitza akademikoetan

·         Etengabeko hobekuntzan

·         Iraunkortasunerako hezkuntzan

·         Teknologia berrien erabileran

·         Proiektu eleanitzetan

 

Institutuak bertako partaide izan diren eta diren guztien artean eragin atsegina izan nahi du.

Bere proiektuen artean, besteak beste, honako hauek ditu eskuartean: Kalitatea Hezkuntzan, Euskararen

Normalkuntza-Plana, Elkarbizitza-Plana, Orientazio-Plana, HIPI, Curriculum Anitzeko Programa, Hezkuntza

Berariaz Indartzeko Proiektua, IKT ikastetxea, Agenda 21 eta Ingurumen Proiektua, Autonomia-plana, Batxilergo

Eleanitza, Hezkuntza zientifikoa,…

BEASAIN BHIk , ikastetxeko elkarbizitzaren oinarri gisa, bere eskubideak arduraz bete eta gainerakoen eskubideak

errespetatuko dituela agintzen du. Horretarako Elkarbizitza-aldarrikapena dokumentua eskola-komunitate osoak

landu eta kontsentsuatua  izango du.

Estamentu desberdinen esku hartzea Eskola Kontseiluaren bidez bideratzen da. Beste honako hauek ere esku

hartze-organoak dira: gurasoen biltzarra, irakasleen klaustroa, ordezkarien bilera...

 

IKASLE KOPURUAK

 

 

 

 

 

 

© BIP Beasain Institutu Publikoa
Telefonoa: 943880753 | Telefonoa: 943882644 | beasainip@beasainip.net